

GARAPEN Ekinean Jardunaldia
Datorren Ekainak 7an GARAPEN Ekinean jardunaldia ospatuko da zenbait ekitaldi antolatu direlarik.
Azken 3 urteetan Garapen agentzietan sortutako enpresek face to face ekitaldian parte hartu ahal izango dute. Topagune honen helburua beraien arteko elkarlana bultzatzea da.
Bestalde, « Agentziei zuzenduriko finantzaketa aukera berriak » jardunaldia antolatuko da.
Amaitzeko, « Euskal Enpresa Berria » lehiaketako sari banaketa gauzatuko da. Berrikuntza eta Sormenaren inguruan aditua den Lotfi El Ghandourik hitzaldi bat emango duelarik.
Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu dituzte Madariene Baserriaren zaharberritze lanak. Bertan Zentro berri bat zabalduko dogu, eraikuntza espezialitate berriei buruzkoa.
Zentro horretan erakutsiko dira eraikuntza sistema eta energia aurrezteko sistemetan agertzen diran berrikuntzak. Horretaz gain, eraikuntza sektoreko profesionalek topaketa eta hezkuntza Zentro bat izango dute euren beharrak asetzeko
Copyright © 2006 Lanbide Ekimenak - Iniciativas Profesionales - GERNIKA-LUMO