

Bitartekotza zerbitzua eskaintzen dugu, bizitzan zehar etengabeko ikaskuntza programari esker. Ikastaro baten bila bazabiltza eta ez dakizu nondik hasi edo ez duzu aurkitzen, edo zerbait ikasi nahi duzu baina ez daukazu argi zer egin, guk lagundu zaitzakegu bila ari zarena aurkitzen. Deitu eta hitzordu bat emango dizugu 946255758
Atal hau sortu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren babesarekin. Bertan prestakuntza ekintzei buruzko informazioa aurkituko duzu, gurekin elkarlanean aritzen diren elkarte eta erakundeena.
Laguntzazko Hezkuntza - Ikastaroak |
| Atal honetan jarriko dugu norberaren ikasketak osatzeko balio duten prestakuntza-ekintzak; adibidez Euskaltegiak, akademiak, Gurutze Gorriak, eta abarrek eskaintzen dituztenak. |
Aisia, Kultura eta Kirolak - Ikastaroak |
| Atal honetan jarriko dugu aisia, kultura eta kirolarekin zerikusia duten prestakuntza-ekintzak; adibidez Kultur Etxeek, talde kulturalek, eta abarrek eskaintzen dituztenak. |
Araututako Hezkuntza - Ikastaroak |
| Atal honetan jarriko dugu araututako erakundeek eskaintzen dituzten prestakuntza ekintzak; adibidez ikastetxeek, CEPAk, CIPPek, Institutoek, eta abarrek eskaintzen dituztenak. |
Copyright © 2006 Lanbide Ekimenak - Iniciativas Profesionales - GERNIKA-LUMO