NORABIDATZEA

Helburua: enplegua bilatzeko prozesuan laguntzea eta orientatzea erabakiak hartzeko garaian, zure "enplegatzeko aukerak" areagotzeko . Horretarako eskaintzen dizugu, beste zerbitzu batzuen artean, lanerako prestakuntza-ekintzetarako laguntza eta zeure negozioa sortzeko zerbitzua.

Zuzeneko arreta pertsonalaren bidez eta Informazio eta Komunikazio Teknologia Berriak erabilita, saiatzen gara langabeen edo lan baldintzak hobeto gura dutenen berariazko beharrei erantzutea. Horretarako, eskura ditugun baliabide guztiak biltzen ditugu.

Nola funtzionatzen dugu?

 Plan pertsonal bat eskaintzen dizugu. Baita orientazioaren arloko profesionalen aholkularitza ere, lana aurkitu dezazun plan pertsonal bat adostuteko .

Horretarako aztertu egiten ditugu, alde batetik, zure egoera pertsonala, zure lanbide-kualifikazioa, zure lan esperientzia, zure interes eta lanbide itxaropena... ; eta bestetik, lan merkatuak eskaintzen dituen lan-aukerak  zure interes eta gaitasunak kontutan izanda. Lan hori banakako elkarrizketen bidez egiten dugu.

Horrek bi konpromiso dakartza: batetik, orientazio-zerbitzua eskatzen duenaren konpromisoa, lana aurkitzeko berorren plan pertsonalean finkatu helburuekiko; eta orientatzailearen konpromisoa, lana aurkitzeko plana garatzean lan-eskatzaileari lagundu eta  jarraipena egin.

Lana aurkitzeko plan pertsonala

Bakoitzaren beharren arabera, "enplegatzeko aukerak" hobetuko dituzten era askotako ekintzak bildu ahal izango dira lana aurkitzeko plan pertsonalean, besteak beste:

 

Aukera ematen dizugu izena eman dezazun Eusko Jaurlaritzako Enplegu Zerbitzuan, LANBIDEn, gu bertako lankideak baikara. Horrela parte hartzeko aukera izango duzu LANBIDE bidez langileak aurkitzeko zabaltzen diran prozesuetan.

Copyright © 2006 Lanbide Ekimenak - Iniciativas Profesionales - GERNIKA-LUMO

GERNIKA
GERNIKA
AJANGIZ
AJANGIZ
ARRATZU
ARRATZU
BUSTURIA
BUSTURIA
EA
EA
FORUA
FORUA
GAUTEGIZ
GAUTEGIZ
IBARRANGELU
IBARRANGELU
MORGA
MORGA
MENDATA
MENDATA
MURUETA
MURUETA
MUXIKA
MUXIKA
NABARNIZ
NABARNIZ
EREÑO
EREÑO
ELANTXOBE
ELANTXOBE
ERRIGOITI
ERRIGOITI
KORTEZUBI
KORTEZUBI