

Helburua: enplegua bilatzeko prozesuan laguntzea eta orientatzea erabakiak hartzeko garaian, zure "enplegatzeko aukerak" areagotzeko . Horretarako eskaintzen dizugu, beste zerbitzu batzuen artean, lanerako prestakuntza-ekintzetarako laguntza eta zeure negozioa sortzeko zerbitzua.
Zuzeneko arreta pertsonalaren bidez eta Informazio eta Komunikazio Teknologia Berriak erabilita, saiatzen gara langabeen edo lan baldintzak hobeto gura dutenen berariazko beharrei erantzutea. Horretarako, eskura ditugun baliabide guztiak biltzen ditugu.
Nola funtzionatzen dugu?
Plan pertsonal bat eskaintzen dizugu. Baita orientazioaren arloko profesionalen aholkularitza ere, lana aurkitu dezazun plan pertsonal bat adostuteko .
Horretarako aztertu egiten ditugu, alde batetik, zure egoera pertsonala, zure lanbide-kualifikazioa, zure lan esperientzia, zure interes eta lanbide itxaropena... ; eta bestetik, lan merkatuak eskaintzen dituen lan-aukerak zure interes eta gaitasunak kontutan izanda. Lan hori banakako elkarrizketen bidez egiten dugu.
Horrek bi konpromiso dakartza: batetik, orientazio-zerbitzua eskatzen duenaren konpromisoa, lana aurkitzeko berorren plan pertsonalean finkatu helburuekiko; eta orientatzailearen konpromisoa, lana aurkitzeko plana garatzean lan-eskatzaileari lagundu eta jarraipena egin.
Lana aurkitzeko plan pertsonala
Bakoitzaren beharren arabera, "enplegatzeko aukerak" hobetuko dituzten era askotako ekintzak bildu ahal izango dira lana aurkitzeko plan pertsonalean, besteak beste:
Aukera ematen dizugu izena eman dezazun Eusko Jaurlaritzako Enplegu Zerbitzuan, LANBIDEn, gu bertako lankideak baikara. Horrela parte hartzeko aukera izango duzu LANBIDE bidez langileak aurkitzeko zabaltzen diran prozesuetan.
Copyright © 2006 Lanbide Ekimenak - Iniciativas Profesionales - GERNIKA-LUMO